Con la tecnología de Blogger.
RSS

LEHOINABARRA

                         

LEHOINABARRA

Kaixo ni Uxue naiz eta lehoinabarren gauza batzuk esango dizkizuet.   
Lehoinabarra, leopardoa edo pantera (izen binomiala: Panthera pardus) felidae familiako espezie bat da eta Panthera generoko lau "katu handien" artean txikiena (besteak tigrea, lehoia eta jaguarra dira).

Sailkapenari erreparatzen badiogu,lehoinabarra ornoduna da eta ugaztuna.




Bere itxuraz hitz egiten badugu, Gorputz erlatiboki luzea eta hanka erlatiboki motzak dituzte, buruhezur luzearekin.1 edo 1,5 metro neurtzen du, gehi buztanaren 75 edo 100 zentimetroak. Bere altuera 45 edo 65 zentimetrokoa izaten da eta 90 kilogramoko pisua izatera iristen da.Buru handia du, eta hanka oso motzak ditu. Belarriak gris kolorekoak dira, eta begiak hori-berdexkak. Bista eta entzumen ona dute. Zentzumen hauek oso erabilgarriak dira ehiza egiteko. Ugaztun hau oso azkarra 72 Km/h egitera heltzen da[2].
Ilea motsa du, baina mendietan bizi diren lehoinabarrenak luzeagoa da. Ileko kolorea horizka edo zurixka mantxa borobiltsu eta beltzekin izaten da. Jaguarraren antza du, baina txikiagoa da. Larrua errosetekin josia dago, baina ez dute barnean beste puntu bat, jaguarrek duten bezala. Beltzak diren lehoinabarrek Pantera beltza izena hartzen dute.






ELIKADURA
Animalia txikiez  eta ertainez elikatzen da. Animalia horien artean hegaztiak, tximinoak, sugeak, intsektuak, antilopeak, gazelak, dortokak, untxiak, basurdeak, etab. sartzen dira elikaduran. Bakarreko ehiza egiten dute. Gauez ehizatzen dute, egunez deskantsatzen egoten baitira. Batzuetan egunez ere ehiza egite dute.
Berak ehizatutakoaren zati bat zuhaitzetan ezkutatzen du, hainbat egunetan bazkaria izateko. Oso teknika onak erabiltzen ditu bere harrapariak harrapatzeko, batez ere, tximino despistatuak oso gustukoak ditu erraz harrapatzen direlako. Adibidez, zulo bat egiten du lurrean eta bertan ezkutatzen da, normalean animali ugari urbiltzen dira bertara atentzioak deituta, eta bat-batean salto bat emanez harrapakinaren gainean botatzen da. Animali honek beti-beti ez du ehiza egiten bere harrapakinak jateko, batzuetan ehiza egiten du animaliak hiltzeko.

HABITATA
Behinola Asiako hegoaldean eta Afrikan bizi ziren, Koreatik Hegoafrikara baina euren habitat galera dela eta, eta batez ere ehiza dela eta orain batez ere Saharaz azpiko Afrikan bizi dira. Pakistan, India, Indotxina, Malasia eta Txinan oraindik talde batzuk badira.
Ehiza oportunista erabiltzen dute, habitat aldagarria dute eta 58 kilometro orduko abiadura har dezakete. Ehizatu dezakeen edozein animalia jaten dute.
Afrikako eta Asiako, sabana, mendi ohian, basamortu eta baso askotan bizi dira. Sahara aldetik oso ugariak izaten dira. Batzuk leku hotzetan bizi dira, adibidez elurreko lehoinabarra.

UGALKETA
Lehoinabarraren ugalkortasuna 2-4 kume aldikoa izaten da baina badaude kasu batzuk non 6 kume jaio egin diren. Kumeak 3 hilabetez egoten dira amaren sabelean eta jaiotzean bere ilajea oso leuna izaten da, artilea antzekoa.
Emeak bere kumeak urte bat eta bi hilabetera arte zaintzen ditu, hau da, kumeak helduak egiten diren arte. Hortik aurrera, lehoinabar gazteak, beraiek bakarrik biziko dira, ugaltzeko mometura arte.

OHITURAK
Ohitura arraro bat dauka: Zuhaitzak despentsa moduan erabiltzen ditu, hau da, bere harrapakinak zuhaitzetan gordetzen dituzte, horrela janaria bi edo hiru asterako dute eta beste harraparietatik babesten dute.

DESBERDINTASUNAK

Lehoinabarra normalean gepardo eta jaguarrekin nahasten da, baina berdintasunak ezaugarri fisikoetan bakarrik
daude. Izaeran, ez dira oso berdinak: lehoinabarra oso ausarta eta indartsua da, baina lasaia da. Jaguarrak eta gepardoak, ordea, borroka gehiago gustuko dute eta ez dute hainbeste deskantsatzen.

BITXIKERIAK  
Lehoinabarra historian zehar, oso erabilgarria izan da gizakiarentzat. Zirkuetan saio asko agin dira katukiekin eta haien artean lehoinabarrak egon dira. Orain dela urte asko, Neanderthalgo gizakiaren garaian, lehoinabarren maurrekoetakoen azala, gizakiaren arropak egiteko erabiltzen ziren.
Baina lehoinabarraren azala zoritxarrez, oraindik erabiltzen da arropak, botak, gerrikoak, etab. egiteko. Gauza hauek egitean animalia hau galtzeko zorian jartzen da.

0 comentarios:

Publicar un comentario